Slider 1

Era guztietako eskailerak

Bezeroen beharrizanetara egokitzen gara.

Slider 2
Arotzeria lan guztiak egiten ditugu.
Slider 3
Bezeroarentzat lanak pertsonalizatzen ditugu.
Slider 4

Prestatuak

Mota guztietako lanak egiteko makineria modernoa dugu.

Slider 5
Proposa iezaguzu erronka.
Slider 6
Lehenik eta behin, bezeroen asebetetzea lortu nahi dugu.

Filosofia

Gure enpresan, lanbide honetan daramatzagun 30 urteotako esperientziak gure eskura dugun makineria modernoaren erabilerarekin bat egiten du. Horrela, produkturik onena eta bezeroen asebetetzea eskaini ahal dugu beti. Urte hauetan, era guztietako lanak egin ditugu, batzuk originalak eta desberdinak, eta geu ere harritu gara lan horiekin. Lan batzuk ikusi nahi badituzu, sartu lanen atalean.

Helburua

Mallukiza aroztegian, badakigu zein den egungo egoera, eta horregatik gure bezeroei ahalik eta aholkurik onenak ematen saiatzen gara, euren benetako beharrizanetara egokituta eta atentzio pertsonalizatua emanda.

Ezagutu gaitzazu

Gaur egun, informazioa leku guztietan dago, baina batzuetan hobeto da tratu pertsonala izatea, edozein zalantza argitzeko.

Bezeroaren garrantzia

Ahoz ahokoaren garrantziaz jakitun gara. Ondorioz, gure aroztegian nahitaezkoa da zerbitzu egokia ematea, hasierako aurrekontutik hasi eta amaierara arte. Hori dela eta, gure premisetako bat bezeroen asebetetzea da.